XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Langileetako batzu gaisotasunaren ondorioak nabaritzen hasi zirenean, medikuarengana hurbildu ziren eta honek esan zien... pixa gorria egiten zutela ardo gorri asko edaten zutelako.

Zorionez, langileek antzeman zioten alkatearen eta medikuaren zelatari, eta lortu zuten biak urte mordo baterako gartzelara bidaltzea.

Istorio txiki honen mamia begien bistakoa da: gaisotasuna ezagutu eta handik hirurogei urtetara hartu zirela lehendabiziko neurriak, hamar urtez borrokan ibili behar izanda gainera.

Edozein eskuliburu kontsultatuta jakin daitekeenez, Hipokratesen garaietatik ezagunak dira berunarekiko toxikapenen xehetasunak.

Hamargarren mendera arte ez zen gai hori sartu Unibertsitatean, eta oraintxe bertan, gaurregun, milaka langilek jasaten dute oraindik gaitz hori, pintoreek adibidez.

Askotan esan ohi da burgeseriak, klase bezala, agintea eskuratu zuenean, osasunaren arloetan eta batez ere langile-osasunari zegokionean, aurrerapen handia eman zela.

Nik uste dut hori ez dela egia, ez behintzat esaten den tamainan.

Gogora dezagun burgeseriak ezarri zituen lehendabiziko lege sozialek ez zutela mugatzen goitik lanorduen kopurua (lansaioaren maximoa, alegia), baizik, behetik, lanorduen minimo bat ezartzen zutela; era berean, lege haiek ez zuten nagusia behartzen langileari soldata minimo bat ematera, baizik eta gehienezko soldataren muga ezartzen zuten.

Gogora dezakegu, baita ere, garai hartan zigortuak izan zitezkeela legez nagusiak, baldin eta beren lantegietan hamalau ordu baino gutxiagoko lansaioak onartzen bazituzten, edo agindutako soldata gorena baino gehiagokoak ordaintzen bazituzten.

Benetan interesgarria izango litzateke, ikuspegi honetatik, aztertzea ea zergatik mende honetako lehendabiziko urteetan ematen den, mundu osoan zehar, beherapen bat osasun-arloetan.

Eta ondorioak begibistan daude.

Esan dugun bezala, beti izan dira lan-istripuak, baina gorakada nabaria jo zuten orain dela 150 urte, teknika berriak, eta haiekin batera produkzio mekanizatua, lantokietan sartu zirenean.

Iraultza industrialak aurrera egiten zuen heinean, laster hasi ziren agerian geratzen haren ondorio txar eta lotsagabeak ere.

Orduan hasi ziren entzuten, gehienbat sindikatuen aldetik, lehenbiziko oihuak erreforma batzu eskatuz.

Lan-istripu eta gaisotasunei buruzko legislazioaren bilakaeraz, gaingiroki, zera esan dezakegu: XVI menderako, badira zenbait zientzilari langileen egoeraz kezkatzen hasi direnak.

Haien artean aipa ditzakegu Leonardo da Vinci eta Galileo, Santorius medikuarekin lan egin zutenak biak.

XVII mendean argitaratu zen Frantzian langileentzako laguntza medikoari buruzko lehendabiziko legea.

1689ko apirilaren 15ean kaleratzen zen bi mende geroagora arte bakarra izan zen lege hau.

1802an eman zen lehendabiziko legea Inglaterrako ehungintzako lantegietarako.

Haren esanera geratzen ziren bai lan-ikasleen iharduna, baita gainerako langileen osasuna eta moralitatearen babesa ere.

Lantokietako ikuskapena lekuan lekuko apaiz eta legegizonen esku uzten zen.